"Lanuzteekin mezu argi bat igorri nahi diogu zuzendaritzari: bada garaia orain arteko lan politikak amaitzeko. Inposizioa dute oinarri, eta ez negoziazioa". Bridgestonek Basaurin duen plantako langile batzordeak egun osoko zortzi lanuzte antolatu ditu abuzturako eta irailerako. Ohar batean azaldu dutenez, lan harremanak "degradatzen" ari dira enpresan, eta "ezinbestekoa" da "langileekiko galdutako errespetua" berreskuratzea.
Honako zortzi egunetarako deitu dituzte lanuzteak: abuztuaren 5, 6, 19, 20 eta 31rako, eta irailaren 1,10 eta 11rako. Basaurin ez ezik, Bridgestonen beste hainbat lantegitan ere lan gatazka bete-betean daude: Burgosen (Espainia), Barin (Italia) eta Bethunen (Frantzia).