Fagor Etxetresnen aktiboak Cataren esku geratu zirenean epailearen ebazpenean jasotakoa betetzeko deia egin diote Edesaren Basauriko (Bizkaia) plantako langile ohiek Kataluniako taldeari. Gogorarazi dute Catak "konpromiso zehatzak" hartu zituela plantarako, eta uste dute orain ekoizpena zalantzan jartzeko erabili dituen arrazoiak orduan ere ezagutzen zituela.
Catak Bizkaiko Foru Aldundiari adierazi berri dio jarduerarekin jarraitzea bideragarria izan daitekeela, baina ez Basaurin, Euskal Herriko beste plantaren batean baizik. Cata ez da Edesa hartzen duen lantegiaren jabea; adjudikazioa urtea bukatu aurretik egingo du, baina oztopo gisa ikusten dute Basaurin jarduerarekin hasteko.