Atzo eguerdian izan zen istripua, Bilboko Txurdinaga auzoko kiroldegian. Udaleko iturriak aipatuz, Efek jakinarazi du "oso larri" eraman dutela langilea ospitalera. 27 urte ditu langileak.
Ertzaintzak ikerketa abiatu du, istripuaren nondik norakoak ezagutzeko.