Bat eginda, atzerriko obra handiak eskuratzeko
BILBO. Gipuzkoako Galdiano, Bizkaiko Olabarri eta Arabako Aralan eraikuntza enpresek Kemen Group sortu dute. Elkartuta, nazioarteko proiektu handietan sartu nahi dute, eta lau bazkide teknologiko ere izango dituzte: LKS, Tecnalia, Euskaltel eta Astilleros de Bermeo. Joseba Azkarraga Jaurlaritzako Justizia sailburu ohia izango da taldeko zuzendaria. Gaur aurkeztuko dute proiektua, Bilbon.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu