Bat egitearen ondorioz, bezeroek komisiorik ez
BILBO. Euskadiko Kutxako eta Ipar Kutxako bezeroek ez dute komisiorik ordaindu beharko bi kutxen arteko diru mugimenduak egiteko, ezta kutxazainetatik dirua ateratzerako ere. Igaro den larunbatean bi erakundeen batzarrek bat egitea onartu zuten. Bezeroak komisioetatik libre uztea izan da hartu duten lehen neurria.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu