finantza erakundeak

Bat egiteko prozesuari ekin diote Euskadiko Kutxak eta Ipar Kutxak

Euskal Herriko finantza erakunderik handienetan bigarrena osatuko luketela diote. Bien artean, Hegoaldean 860.000 bezero lituzkete. "Bankua egiteko ereduan, kooperatibismoaren balioei eta irizpideei eutsi" nahi diete.

2012ko martxoaren 20a
17:50
Entzun

Euskadiko Kutxak eta Ipar Kutxak jakinarazi dute bi kooperatibek bat egiteko prozesuari ekin diotela. "Elkarrizketa formalak" hasi dituzte xede horri begira. Bat egingo balute, Euskal Herriko finantza erakunderik handienetatik bigarrena osatuko lukete, Euskadiko Kutxak esan duenez. Hain zuzen, bi erakundeen artean Hego Euskal Herrian 860.000 bezero lituzkete.

Bankuen gaur egungo bat-egite ereduak baztertuta baina "bankua egiteko eredua" aipatuta, "ekonomia sozialeko finantza erakundearen proiektua indartu" nahi dute, "kooperatibismoaren balioei eta irizpideei eutsita".

Euskadiko Kutxak aktiboetan 21.536 milioi euro ditu, 364 sukurtsal, 1.200.000 bezero eta 1.887 langile-bazkide. Hego Euskal Herrian eta Espainian aritzen da (Aragoi, Errioxa, Gaztela eta Leon, Kantabria, Asturias eta Madrilen).

Ipar Kutxak aktiboetan 3.967 milioi euro dauzka, 87 sukurtsal, 175.000 bezero eta 397 langile. Batik bat, Bizkaian eta Araban aritzen da; Gipuzkoan baditu bulego batzuk.

Euskadiko Kutxak azaldu du bat egitearekin lantalderako "egokitze" neurriak hartu behar badituzte "akordioaren" bila ariko direla. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.