LAB

Batasun sindikala berreskuratzea proposatu dio LABek ELAri

LABek datozen urteetarako prestatu duen programa sozioekonomikoa aurkeztu du Bilbon. LABeko idazkari nagusi Rafa Diezek azaldu duenez, "programaren helburua burujabetzan sakontzea eta eraikuntza nazionala eduki sozialez betetzea da". Diezek batasun sindikala berreskuratzea proposatu dio ELAri.

2005eko urtarrilaren 27a
16:33
Entzun
Diezek aipatu duenez, "burujabetza helburu duen prozesu bati ekiteko ezinbestekoa da beste hainbat indar sindikalekin elkarlanean aritzea. Hori dela eta, ELArekin batasun sindikala berreskuratzea komenigarria izango litzateke". Rafa Diezek eraikuntza nazionala eduki sozialez betetzearen garrantzia nabarmendu du. "Ezinezkoa da nazio eraikuntza bultzatzea neoliberalismoaren bidetik. Burujabetzak eduki sozialak behar ditu, ezinbestean".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.