Beherantz jarraitzen du Euribor indizeak. %1,225ean amaitu du otsaila, inoizko mailarik baxuenean. Hala, datozen asteetan batez besteko hipoteka -160.000 euro, 30 urtean itzultzekoak eta %0,5eko diferentzialarekin- berritu behar dutenek %11,1eko beherapena izango dute kuotan. Hau da, hilero 75 euro inguru gutxiago itzuli beharko dizkiote finantza erakundeari.
2008ko urriaz geroztik, hilero jaitsi da hipoteka gehienak kalkulatzeko erreferentziatzat erabiltzen den indizea. Iazko abenduan izan zen salbuespena, baina orduan ere igoera oso txikia izan zen. Tarte horretan guztian, asko murriztu dira kuotak. Izan ere, urtebete pasatxoan %5,384tik %1,225era jaitsi da indizea. Hori dela eta, jaisten jarraitu arren, Euriborraren beherakada ez da hainbeste nabaritzen dagoeneko.
Antzeko mailan
Hurrengo hilabeteei begira aldaketa handirik ez da espero. Interes tasek eragin handia dute Euriborraren mailan. Eta itxura guztien arabera, diruaren prezioa %1ean mantenduko du Europako Banku Zentralak.Zaila izango da, beraz, jaisten jarraitzea, Euriborra interes tasen gainetik egoten baita beti.
Dena den, mailegu guztiak ez dira Euriborraren arabera berritzen. IRPH indizearen araberako maileguak dituztenek, esaterako, beherakada nabaritu dute, baina gehiago ordaindu behar dute Euriborrak baino gorago jarraitzen duelako. Urtarril amaieran, %2,8an zegoen IRPHa.
Batez besteko hipotekak %10 inguru merkatuko dira
Euriborrak %1,225ean amaitu du otsaila, indizea funtzionatzen hasi zenetik izandako mailarik baxuenean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu