Lan kostuak

Batez besteko soldata 26.479 eurokoa da Araba, Bizkai eta Gipuzkoan

Lan kostu garbia 35.551 eurokoa da Jaurlaritzaren eskumeneko lurraldeetan, eta 32.973 eurokoa Nafarroan.

xabier martin
2018ko uztailaren 24a
12:44
Entzun

INEk jakinarazi du Araba, Bizkai eta Gipuzkoako langileen batez besteko soldata 26.479 euroko izan zela 2017. urtean. Lan kostu garbia —kotizazioak barne— 35.551 eurokoa izan da langileko eta urteko, eta soilik %0,3 igo da urte batetik bestera. INEren datuen arabera, Nafarroan 32.973 eurokoa da lan kostu garbia, %3,6 igo ondoren, eta batez besteko soldata 24.571 eurokoa. Bakarrik Madrilgo erkidegoan jasotzen dute batez besteko soldata handiagoa Espainiako Estatuaren barruan; 27.221 eurokoa da han batez besteko hori. Hala ere, EAEn egiten da ekarpen handiena Gizarte Segurantzaren kotizazioei dagokienez, langileko eta urteko 8.498 eurokoa baita ekarpen hori, espainiaren batez bestekotik oso gora (7,115 euro).

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.