Batz: «Gure etorkizuna arriskuan dago»

2019ko abenduaren 20a
00:00
Entzun
Batzek konkurtso legera jo zuen, eta, enpresako ordezkari batek dioenez, orain «dena» konkurtsoko administratzailearen esku dago: «Guk ez dugu kontrolik, eta dena luzatu egingo da». Ordezkariaren arabera, egungo egoeraren erantzule nagusia «Araluceko langile batzordearen immobilismoa» da: «Hitz egiteko aukerak egon ziren, eta ez zituzten baliatu». Batzen ustez, Araluceko trokelak «bahituta» daude, eta entregatzeko eskatu du «Horrela soldatak ordaintzeko dirua izango dute». Era berean, ez entregatzeak Batzen etorkizuna «arriskuan» jartzen duela nabarmendu du. «Bezeroen isunak milioitan zenbatzen dira, eta beste 700 langileren postua dago kolokan. Araluceren bideragarritasuna ezin da gure bizkar izan».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.