Batz kooperatibak lantegia ireki du Mexikon
mexiko Batz Mexicanaren lantegia atzo inauguratu zuten San Luis Potosi hirian. Fabrika berriaren %80 Mondragon taldeko kooperatibak du, eta gainontzekoa tokiko agintariek. General Motorsen eta Opelen Insignia plataformako modeloetako pedalen moduloa eta aparkatzeko balaztaren palanka egingo dituzte, hurrengo sei urteotan gutxienez. Lantegiak 130 langile ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu