Batzar nagusiak berriro deitu beharko dituzte kutxek

2011ko irailaren 16a
00:00
Entzun
BBK, Kutxa eta Vitaleko administrazio kontseiluek onartu egin zituzten atzo Bildurekin bateratze kontratuetan negoziatutako aldaketak. BBk-k eta Vitalek gaurko dituzte deituta batzar nagusiak, Kutxak berriz datorren ostiralean. Legeak ezartzen dituen epeak jarraituta, ez dago denborarik atzo hitzartutako aldaketak gaur bertan onartzeko. Hori dela eta, batzar nagusiak berriro deitu beharko dituzte kutxek. Data berriak oraindik finkatu gabe daude. Hori horrela izanik, gaurko batzarretan ekainaren 30eanhitzartutakoaren testu originalaren gainean bozkatuko dute, eta Bildurekin negoziatutako aldaketak hurrengo batzar nagusiak onartuko dira. Hura izango da behin betiko bozketa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.