•Ezarleak (%47).Orain arte %43ko ordezkaritza izan dute, baina lege proiektuak ordezkaritza hori %47ra igotzea proposatzen du. Autonomia erkidego bakoitzeko ezarleen ordezkariak adjudikatzeko, pertsona fisikoen gordailuak hartuko dira kontuan. Babes sistema instituzionalean edo zeharkako jardunaren kasuan, prozedura berari jarraituko zaio, baina kutxak eta banku erakundeak hartutako gordailuak hartuko dira kontuan.
•Bulegoak dituzten toki-korporazioak (%17). Orain arte %30eko ordezkaritza izan dute, baina lege proiektuak ordezkaritza hori %17ra jaistea proposatzen du. Alderdi politiko bakoitzak udalbatzan duen proportzionaltasuna kontuan hartuta adjudikatuko dira ordezkariak. Ordezkariak autonomia erkidegoen arabera adjudikatzeko, pertsona fisikoen gordailuen saldoa hartuko da kontuan.
•Erakunde fundatzaileak(%12). Orain arte %20eko ordezkaritza izan dute, baina lege proiektuak ordezkaritza hori %12ra jaistea proposatzen du. Oro har, zuzenean izendatuko dira ordezkariak. Udalbatzak badira, talde politikoen proportzionaltasuna errespetatu beharko dute.
•Kutxetako langileak (%7). Sistema proportzionalaren bidez aukeratuko dituzte ordezkariak.
•Interes kolektiboak ordezkatzen dituzten erakundeak (%6). Orain arte ez zuten ordezkaritzarik.
-Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordea ordezkatutako sindikatuak eta sindikatu konfederazioak (%1). -Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordea ordezkatutako enpresaburuen elkarteak (%1).
-Merkataritza ganberak (%1).
-Kontsumitzaile Elkarteen Federazioa (%1).
-Gizarte-ekintzako hirugarren sektorean jarduten duten erakundeak eta Gizarte Zerbitzuen Euskal Kontseiluan ordezkatutako gizarte zerbitzuen eremuan lan egiten duten profesionalak (%2).
•Egoitza duen lurralde historikoa (%6). Orain arte ez zuen ordezkaritzarik. Batzar Nagusiek izendatuko dituzte ordezkariak, talde politikoen proportzionaltasuna errespetatuta.
•Euskal Autonomia Erkidegoa (%5). Orain arte ez zuen ordezkaritzarik. Eusko Legebiltzarrak izendatuko ditu, talde politikoen proportzionaltasuna errespetatuta.
Batzar orokorra
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu