Bilbao Bizkaia Kutxak 169,6 milioi euro irabazi ditu urteko lehen sei hilabeteetan —horietatik 2,1 milioi euro CajaSurrek egindako ekarpena izan dira—, iaz garai berean baino %8,8 gutxiago. Erakundearen esanetan, arrisku orokorretarako erreserbetara iaz baino askoz diru gehiago bideratu dutelako izan du jaitsiera irabazietan. Hori hala, urtearen bukaeran iazko emaitzak berdintzeko helburuari eutsi egiten dio taldeak.
Berankortasunean jaitsiera adierazgarria izan du BBK-k. Iazko urtea %9,03ko berankortasun tasarekin bukatu zuen; sei hilabete geroago, berriz, %8,9koa baino txikiagoa du. Jaitsiera hori CajaSurren zalantzazko aktiboak azaleratzeko egin duen ahaleginari zor zaiola azaldu du erakundeak. Izan ere, Andaluziako kutxaren aktiboen %70ek etxegintza sektorearekin lotura zuten; beraz, arriskutsuak ziren.
Azken urtean kaudimen ratioa nabarmen hobetzea lortu duela ere jakinarazi du Bizkaiko erakundeak. Iazko ekainaren 30ean %10,8ko kapital ratioa zuen; urtebete geroago, berriz, %13koa du, «Epainiako Gobernuak eta Europako Banku Agintaritzak eskatzen duten gutxieneko mailaren oso gainetik».
Urtebetean, taldeak %7,3 murriztu ditu ustiatze gastuak, «CajaSur berregituratzeko egindako ahaleginari esker».
BBK-k 170 milioi irabazi ditu ekaina bitarte, 2,1 milioi CajaSurri esker
Iaz garai berean baino %8,8 gutxiago irabazi du, erreserbetara inoiz baino diru gehiago bideratu duelako
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu