Asko hitz egiten da finantza erakundeen egoera kaskarraz. Ez dirudi BBKrena hala denik. Aurtengo lehen hiruhilekoan 60,6 milioi euro irabazi ditu, iaz epe berean baino %5,4 gehiago. Bankuak adierazi duenez, gainera, marjin guztiak «positiboki» ari dira hazten.
Bezeroen Marjinak izandako igoera nabarmendu du, iaztik %15,6 hazi ostean, 144,4 milioira iritsi baita. Marjin Gordina %3 gehitu da, 232,6 milioira heldu arte. Hazkunde horiei eta finantza erakundeak gastuak murriztu izanari esker, aurten ere marjinak handitzen segitzeko gai direla adierazi dute finantza erakundeko iturriek. Hain zuzen %0,5 gutxiago gastatu du.
Halere, BBK-k adierazi du horrek ez duela zerikusirik izan gizarte ekintzan. «2008-2010erako egindako plan estrategikoan finkatutako helburu eta ekintzak garatzen jarraitzen dugu».
Emandako hipoteka kredituei dagokionez, iaz baino %5,9 gehiago izan dira martxora bitartean, BBK-k berak aurreikusi bainogehiago. Era berean, enpresa ertain eta txikientzat kreditu lerro berezi bat jarri du martxan, 1.000 milioi eurokoa. %2,2ko berankortasun tasa du.
BBK-k %5,4 gehiago irabazi du aurtengo lehen hiruhilekoan
60,6 milioi euro eskuratu ditu, eta marjin guztiak «positiboki» ari direla hazten nabarmendu du
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu