ekoNOMIA

BBK-k baztertu egin du Vitalekin eta Kutxarekin bat egitea

Mario Fernandez presidenteak albo batera utzi du "ezein operazio". Gregorio Rojo Arabako aurrezki kutxako buruak "bat-egite birtuala" proposatu berri du.

2010eko maiatzaren 31
14:33
Entzun
Mario Fernandez Bilbao Bizkaia Kutxako (BBK) presidenteak gaur bere langileei jakinarazi die baztertu egiten duela Vital Kutxarekin (Araba) eta Kutxarekin (Gipuzkoa) bat egitea, albo batera utzi duela "ezein operazio".

Gregorio Rojo Vitaleko presidenteak hiru aurrezki kutxen arteko "bat-egite birtuala" proposatu zuen larunbatean. Horren arabera, erakunde bakoitzak bere izaera juridikoa, gobernua, egoitzak, marka komertziala eta abar izango lituzke.

Duela hilabete batzuk BBK prest azaldu zen Kutxarekin bat egiteko, baina Gipuzkoakoaren batzarrak ezezkoa eman zuen. Vital orduan ez zegoen hiruren batasunaren alde. Fernandezek uste du orain lehentasuna krisi ekonomikoari aurre egitea dela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.