BBK-k ekonomia «alternatiboari» buruzko hitzaldi sorta antolatu du

Erredakzioa
2005eko urriaren 8a
00:00
Entzun
Ekonomia «alternatiboa eta solidarioa» ekarriko du BBK-k Bilbora. Hilaren 18tik 20ra, bidezko merkataritzaz, enpresen gizarte erantzukizunez eta finantza etikoaz arituko dira nazioarteko adituak. Kutxak solasaldi eta mahai inguruak baliatu gura ditu «ekonomia berriaren» oinarriez hausnartzeko. «Herritar guztiek eduki behar dute aukera finantza sisteman esku hartzeko, beren errenta edozein dela», esan du BBK-ko Gizarte Ekintza zuzendari Fernando Lopez de Egilazek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.