bankuak

BBVAk 1.676 milioi irabazi zituen iaz, Caixabankek 230

2013ko otsailaren 1a
11:34
Entzun

Bankuek diru asko irabazten segitzen dute krisi ekonomikoaren garaian, gaur zabaldutako datuek berresten dutenez. BBVAk, esate baterako, 2012an 1.676 milioi euro irabazi zituen, CNMV Espainiako Balio Merkatuen Batzordeak jakinarazi duenez. 2011n 3.004 milioiko etekina eduki zuen BBVA Banco Bilbao Vizcaya Argentariak.

Etxegintzaren krisia dela eta, diru bat gorde eta bideratu behar izan du bankuak.

CAN Nafarroako Kutxa parte den Caixabankek ere irabaziak izan zituen joan den urtean, CNMVren arabera: 230 milioi euro. 2011tik %78 murriztu da haren etekina. Hark ere etxegintzarako diru bat bideratu zuen iaz.

Caixabankeko kapitalaren %1 dauka CANek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.