Irabazi gehiagoren arrazoia batez ere 2012an baino hornidura gutxiago egin izanari zor zaio, bankuak CNMV Espainiako merkatu arautzaileari jakinarazi dionez.
BBVA taldeak %6,8 berankortasun tasarekin amaitu du iazko urtea; 2012koa, berriz, 5,1ekoa izan zen. Hala ere, "indikatzaileek egonkortzeko joera izan dute urtearen azken partean", arrazoitu du bankuak.
Bezeroen mailegua %4,7 gutxitu zen, 350.110 milioi eurora arte, eta bankuak babestutako gordailuak %6 hazi ziren, 310.176 milioi eurora helduz.