2.618 milioi euro irabazi zituen joan den urtean BBVAk. "Urte zaila baina oso ona" izan zela nabarmendu du Francisco Gonzalez presidenteak. Banku negozioan diru sarrera handiagoak eskuratu zituen erakundeak; kostuak murriztu egin zituen, batik bat Espainian; eta berankortasunari aurre egiteko hornidurak gutxitu zituen. Hain zuzen, laugarren hiruhilekoz jarraian berankortasunak behera egin du, eta %5,68an kokatu da.
2013ko kontuak berriro egin behar izan zituzten finantza erakundeek irizpide berri batzuk kontuan hartuta. Hala, hasieran BBVAk 2.228 milioi irabazi zituela esan arren, 2.083 milioira murriztu zuen gero zenbakia. Beraz, %25,7 gehiago irabazi zuen 2014an.
Oraindik ere Mexiko da finantza erakundeari irabazi handienak ematen dizkion herrialdea.