BBVA finantza erakundeak ere 2009ko lehen sei hilabeteetan diru irabaziak izan ditu, munduan krisi ekonomikoa handia den arren. Hark gaur emandako datuen arabera, 2.799 milioi euroko irabazi garbia izan du aurten orain arte.
Iaz garai berean %10 handiagoko etekina eduki zuen.
2009ko bigarren hiruhilekoan aurrenekoan baino gehiago irabazi du: aurrenekoan 1.238 milioi euro, bigarrengoan 1.561. "Apirilean, maiatzean eta ekainean gainditu egin genituen aurreikuspenak", esan du BBVAk gaur.
Besteak beste, Espainiako Estatuan eta Portugalen 1.270 milioi euro irabazi ditu -iaz baino %1,7 gutxiago-, Mexikon 724 milioi euro -%23,7 gutxiago-, Ameriketako Estatu Batuetan 85 -%48,1 gutxiago-, Hego Amerikan 463 -%32 gehiago-.
ekoNOMIA
BBVAk 2.799 milioi euroko irabaziak izan ditu aurten orain arte
Joan den urtean garai berean %10 gutxiago irabazi zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu