Krisi ekonomikoa egon arren, BBVAk ere irabaziak izan zituen joan den urtean, gaur berak jakinarazi duenez. Hain zuzen, 4.210 milioi euroko etekina eduki zuen. 2008an baino %16 gutxiago irabazi zuen, baina ez ditu kontuan hartu ezohiko sarrerak eta dotazio batzuk; horiek aintzat hartu izan balitu, 5.260 milioi euro irabaziko zituzkeen -2008an denera 5.020 irabazi zituen-.
Berankortasun tasa %4,3koa izan zuen BBVAk, duela bi urte baino %2 handiagoa. Kutxen batez bestekoa %5,26koa izan zen 2009an.
Bezeroei emandako maileguen kopurua 332.162 milioi eurokoak izan ziren, 2008an baino %1,2 txikiagoa.
Egunotan jakin denez, Euskadiko Kutxak 56,5 milioi euro irabazi zituen iaz eta Kutxak 103,2.
ekonomia
BBVAk 4.210 milioi euro irabazi zituen iaz
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu