BBVAk Turkiako banku nagusiaren kapitalaren %24,9 erosi du gaur goizean jakinarazi duenez. 4.200 milioi euro gastatuko ditu Garanti Bankasiren akzioak erosteko, eta oparazioa finantzatzeko 5.000 milioi euroko kapital handitzea zabalduko du. Handitze horretan gaur egungo akziodunek izango dute lehentasuna. Kapital handitzean 6,75 eurotan salduko da akzioa bakoitza, eta jada akziodun direnek dagoeneko badituzten bost akzioko bat jasoko dute opari.
Turkiako bankuaren ia %25 bere egiteko, General Electricen %18,6 erosiko du eta Dogus Taldearen, % 6,3. Dogus zen orain arte Garanti Bankasiren akziodun nagusia, baina adostutako erosketekin orain kopuru berbera izango dute BBVAk eta Dogusek, eta bankua elkarrekin kudeatu ahal izango dute. Akordioa Espainiako eta Turkiako baimenen zain geratu da.
Neurri horren berri eman ondoren %2,31 jaitsi dira BBVAren akzioak Espainiako burtsan, IBEX 35en.
EKONOMIA
BBVAk 5.000 milioi euroko kapital handitzea egingo du
Garanti Bankasi Turkiako bankuaren kapitalaren %24,9 erosteko hartu du neurria; Turkiako banku nagusiaren operazioan 4.200 milioi euro gastatuko ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu