EkoNOMIA

BBVAk 5.020 milioi euroko irabazi garbiak eduki zituen iaz

2009ko urtarrilaren 28a
13:14
Entzun
BBVAk iaz, 2007aren aldean, %18,1ean jaitsi zituen etekinak baina, hala ere, 5.020 milioi euroko irabazi garbiak eduki zituen.

Haren bezeroen maileguak %7,1 hazi ziren (340.441 milioi euro arte), eta %2,12 izan ziren maileguak ordaindu ez zituztenak -2007an %0,89-.

Francisco Gonzalez BBVAko presidenteak adierazi du "nahiz eta krisi ekonomikoa egon" bere bankuak maileguak ematen segitzen duela, "horretarako baitago banku bat". Hala ere, eskaera 2008an %20 jaitsi dela aitortu du. Duela bi urte mailegu eskaeren %77 ematen zituen BBVAk eta iaz %72. Krisia dela-eta "bankuek zuhurtzia izatea beharrezkoa" izango dela deritzo Gonzalezek.

Euskal Herriko bankurik handiena da hura, eta munduan asko dago hedatuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.