Emaitzak

BBVAk %64 gutxiago irabazi du lehen hiruhilekoan

Iberdrolak %8,4 igo ditu irabazi garbiak martxora arte, iazko epe berarekin alderatuta.

Francisco Gonzalez bankuko presidentea, 2010eko irudia. ALFREDO ALDAI, EFE
xabier martin
2014ko apirilaren 30a
12:55
Entzun

BBVAk 624 milioi euroren irabazi garbiak lortu ditu urtarriletik martxora, iazko epe berean baino %64 gutxiago. Orduan izandako aparteko sarrerak ez ditu izan aurten, eta euroarekiko tasa aldaketak ere ez dio mesederik egin bankuari. Kreditua lortzea zaila dela esaten da une honetan; BBVAren sail horri begiratzea baino ez dago ustea berresteko, %6,1 mailegu gutxiago eman baititu urteko lehen hiruhilekoan (349.746 milioi). Gordailuek, ordea, gora egin dute, %1,7 (309.817 milioi). Bankuak CNMV merkatu arautzaileari esan dionez, "arrisku indikatzaileek hobekuntza seinale argiak erakusten dituzte". Izan ere, berankortasunak behera egin du bankuan "2011tik estreinakoz".

Iberdrola, nazioarteari begira

Eneregiaren alorrean, berriz, Iberdrolak %8,4 igo ditu bere irabaziak azken hiru hilebeteotan, aurreko urteko aro berarekin alderatuta (953 milioi euro). Hiru zutabe ditu emaitzen hobekuntzak: nazioartean lortutako zenbakiak, konpainiak EDPn zuen parte hartzearen salmenta eta Brasilen zituen hainbat aktiboren salmenta. Iberdrolak CNMVri jakinarazi dionez, desinbertsio horiek eta aparteko sarrerak alde batera utzita, %4,6 murriztuko lituzke irabazi garbiak (848 milioi euro), "Espainiako neurri arautzaile eta fiskalek eraginda. 105 milioi eskuratu ditu Iberdrolak, EDPren %3,7aren salmentari eta Brasilgo Itapebi Geraçao de Eneregia a Termopernambucoren %22,6aren salmentari esker.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.