Espainiako CNMV balio merkatuen erakundeak jakinarazi duenez, BBVAk iazko urte osoan izandako emaitza gainditu du aurtengo lehen hiru hilebeteetan. 1734 milioi euroko irabazi garbia lortu du urte hasieran, iazko epe berean baino %72 gehiago.
Martxoa %5,3ko berankortasun tasarekin itxi du Francisco Gonzalezek zuzentzen duen finantza erakundeak; aurreko hiruhilekoan baino bi hamarren gehiago dira. Bezeroei emandako mailegu gordinek, ordea, gora egin dute, %4 hain zuzen. Eta gordailuak ere hazi egin dira, %9,4.
Angel Cabok, BBVAko kontseilari ordezkariak, "erreforma gehiago" eskatu dizkio Mariano Rajoyren gobernuari, "enplegua sortzeko". BBVAren arreikuspenen arabera, 2014 arte Espainia ez da hazten hasiko. Urte horretarako %1,2ko hazkunde ekonomikoa aurreikusi du.