Finantza erakundeak

BBVAk Irungo Transportes Poyori saldutako 'swap' bat baliogabetu dute

Gipuzkoako auzitegiak dio, saldutako produktu hori "konplexua" zela eta "bezeroa kontuan hartu gabe idatzi" zela; eta, beraz, kontratua ezeztatu du epaitegiak Irungo auzitegiaren aurreko epaia berretsiz.

xabier martin
2013ko martxoaren 30a
16:42
Entzun

Interes tipoko finantza permuta kontratu bat baliogabe utzi du Gipuzkoako auzitegiak, "bankuko profesionalak bezeroarekiko duen informazioa emateko betebeharra" urratu delako. Irungo Transportes Poyori saldu zion 'swap' esaten dioten produktu hori BBVA bankuak. Kontratu hori "konplexua" zela dio ebazpenak, eta "bezeroa kontuan hartu gabe idatzi" zela. Hala, BBVAk jarritako helegitea baztertu, eta Irungo epaitegiak aurretik eman zuen epaia berretsi du Gipuzkoako auzitegiak.

Gainera, epaiak erabaki du Transportes Poyok ez dituela 36.676 euro ordaindu beharko, hau da, 'swap' horrek eragindako interesen ordainketak. Irungo garraio enpresaren ordezkariari ez zitzaion kontratuaren ondorioen inguruko informazioarik eman, "ez kontratua sinatu aurretik, ezta sinatzean ere". Bezeroa ezin zen "aditutzat" jo, epaiaren arabera, eta bakuak ez zion "informazio idatzi bat eman ere, kontratatutako produktuaren inguruan".

'Swap' produktu zehatz horren salmentatik haratago, epaileak bankuen eta haien bezeroen arteko harremanak aztertzen ditu: "Finantza erakundeak, oro har, bezeroen gainetik daude, merkatuaren inguruko informazio gehiago dutelako eta ezagutza profesionala duten saltzaileak dituztelako". Horregatik, epaileak uste du, "informazioa emateko betebehar zorrotza" ezinbestekoa dela

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.