EKONOMIA

Beñat Molimos eta Francis Poineau izendatu dituzte EHLGko lehendakari

Ainhize-Monjolosen bildu da  Euskal Herriko Laborantza Ganberaren biltzar nagusia.

2015eko otsailaren 20a
11:33
Entzun

Mixel Berhokoirigoinen ordez Beñat Molimos eta Francis Poineau izendatu dituzte laborantza ganberako lehendakari. Molimosek Bunuzen dihardu laborari, eta 2007az geroztik Euskal Herriko Laborantza Ganberako bulegoko kide da, Buru Beltza elkarteko lehendakariorde izateaz gain.

Francis Poineau Mitikilen eta Larrainen aritzen da artzain eta gasnaegile. Ossau-Irati sor-markako lehendakari ohia da,  2005az geroz EHLGko bulegokide eta diruzain izateaz gain.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.