Bederatzi kaleratze salatu dituzte Galdakaon
GALDAKAO. Doistuako langileak lantegiaren aurrean bilduko dira gaur, enpresak bederatzi langile kaleratu nahi dituela salatzeko. CCOOk ziurtatu du kaleratzeak legez kontrakoak direla, langileak kontratua aldi batean eteteko erregulazio espedientean zeudelako. Gainera, CCOOk uste du Doistuak behar baino kalte-ordain txikiagoa eman nahi diela kaleratuei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu