Tecnicas Hidraulicasek Mungian duen lantegian jazo da ezbeharra, 16:25ean. 42 urteko langile donostiarrak kolpea jaso du buruan, eta hil egin da. Dirudienez, xafla batek jo du. Larrialdi zerbitzuak eta guardiako epailea abisatu dituzte, eta mediku forentse batek egiaztatu du langilearen heriotza.
Tecnicas Hidraulicas enpresa 1966an sortu zuten, eta meatzaritza, arrantza eta ingurumen industrietarako ekipo eta zerbitzuen horniketan dihardu.
LAB sindikatuaren kontaketaren arabera, Euskal Herrian aurten lanean hil den 42. behargina zendu da gaur Mungian. Hain zuzen, aurreko astean gertatu zen orain arteko azken istripu hilgarria, Seguran, pinu batek azpian harrapatu zuenean zuhaitzak mozten ari zen langile bat.