Zornotzako AHTren obretan (Bizkaia) izan da asteko hirugarren lan istripu hilgarria. Bere lanaldia bukatu ostean, ondoeza sentitu du 46 urteko behargin batek, eta konortea galdu du. Larrialdietara deitu dute, baina medikuek ezin izan dute suspertu bihotzeko masajeen bidez, eta handik gutxira hil egin dela berretsi dute.
Heriotzak zerk eragin dion jakiteko ikerketa zabaldu da. Ostegunean kamioi gidari bat hil zen Galdakaon (Bizkaia), eta asteazkenean, berriz, 31 urteko egurgin bat Gamarteko baso batean, egurra mozten ari zela. Hala, aste beltz bateko hirugarren behargin hila da Zornotzan zendutakoa.