Foruzaingoak jakinarazi duenez, bart gauean gertatu da lan istripua, Funesen. Hatzetan eta eskuko tendoietan ebakiak egin ditu langileak, eta larrialdi zerbitzuak lantegira bertara joan dira hura artatzera. Ospitalera eraman dute gero.
Polizia ikertzen ari da istripua nola gertatu den.