langabezia

Behera egin du langabeziak Hego Euskal Herrian

Uztailean ekainean baino  3.613 lagun gutxiago zeuden Hegoaldeko enplegu zerbitzuetako zerrendetan, guztira 196.203 langabe

Gasteizko Lanbideko bulegoa, Zumakera plazan. JUANAN RUIZ, ARGAZKI PRESS
Berria.eus
2015eko abuztuaren 4a
07:48
Entzun

Espainiako Lan Ministerioak gaur jakinarazi ditu langabeziaren inguruko hileroko datuak. Lau herrialdeetan egin du behera langabezia tasak, eta, batez beste, Araban apaldu da gehien lanik ez duten beharginen kopurua azken hilean: %2,46.

Iazko datuekin alderatuta, Nafarroan izan da beherakadarik handiena: %9,45 jaitsi baita langabezia, eta 4.417 langabe gutxiago dago hamabi hilabeteren buruan. Oro har, 17.937 langabe gutxiago daude iaztik Hego Euskal Herrian, eta %14,5era jaitsi da langabezia tasa (aurreko hilabetean baino hiru hamarren gutxiago). Hala ere, oraindik urruti dago eurguneko langabezia tasatik (%11,1), eta are urrunago Europako Batasunekotik (%9,6).

Gizarte Segurantzako afiliazioei dagokienean, berriz, ekainetik uztailera bitartean Hegoaldean 450 afiliatu gutxiago daude; guztira, 1.153.411 afiliatu. Baina azken hilabetean zertxobait behera egin arren, iazko uztaileko datuarekin erkatuz gero, 24.527 afiliatu gehiago daude Gizarte Segurantzan. 

Datuak

Araba: uztaila bukaeran, 25.148 langabe.

 Ekainetik, -634 (-%2,46); iazko uztailetik, -2.140 (-%7,84).

Bizkaia: uztaila bukaeran, 86.478 langabe.

 Ekainetik, -1.495 (-%1,70); iazko uztailetik, -7.529 (-%8,01).

Gipuzkoa: uztaila bukaeran, 42.247 langabe. 

Ekainetik, -903 (-%2,09); iazko uztailetik, -3.851 (-%8,35).

Nafarroa: uztaila bukaeran, 42.330 langabe.

 Ekainetik, -581 (-%1,35); iazko uztailetik, -4.417 (-%9,45).

Hego Euskal Herria: uztaila bukaeran, 196.203 langabe.
Ekainetik, -3.613; iazko uztailetik, -17.937 langabe.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.