Iazko irailarekin alderatuta, 11.189 langabe gutxiago daude Hego Euskal Herrian. Bestalde, Gizarte Segurantzan izena emandakoen kopuruak gora egin du azken hilabetean Hego Euskal Herriko lau lurraldeetan; 4.637 afiliatu gehiago daude irailetik. Aurreko urteko garai berarekin alderatuta, 22.784 gehiago dira Gizarte Segurantzan izena emandakoak.
Hegoaldeko lau lurraldeetatik, Nafarroa izan da langabe kopuruan gora egin duen bakarra: han 451 langabe gehiago daude irailetik. Sektoreka, berriz, zerbitzuetan eta eraikuntzan dago langabe gehien.
Datuak:
Araba: 19.994 langabe. Abuztuarekiko: -47 (%-0,27). Iazko irailarekiko: -1.460 (%-6,81).
Bizkaia: 70.895 langabe. Abuztuarekiko: -481 (%-0,67). Iazko irailarekiko: -4.875 (%-6,43).
Gipuzkoa: 32.148 langabe. Abuztuarekiko: -41 (%-0,13). Iazko irailarekiko: -2.674 (%-7,68).
Nafarroa: 33.115 langabe. Abuztuarekiko: 451 (%1,38). Iazko irailarekiko: -2.180 (%-6,18).
Hego Euskal Herria: 156.152 langabe. Abuztuarekiko: -118. Iazko irailarekiko: -11.189.