Ez da jaitsiera izugarririk izan, baina langabeen kopurua gutxitu egin da amaitu berri den hilabetean ere. Egun 163.074 langabe daude Hegoaldean, iragan otsailean baino 178 gutxiago eta duela urtebete baino 15.436 gutxiago. Lanik gabe daudenen erdia baino gehiago -%53,6-, 25 urtetik gorako emakumezkoak dira. Lurraldeka, berriz, Bizkaian soilik egin du gora langabeziak, 274 langabe gehiago baitaude martxoaz geroztik.
Gizarte Seguratzan afiliatutakoei dagokienez, berriz, gora egin du kopuruak beste hilabete batez. Martxotik 6.053 afiliatu gehiago daude Hegoaldeko lau lurraleetan.
Kontratazioa nabarmen igo da, otsailean baino 13.137 kontratu gehiago izenpetu baitira. Dena den, iazko martxoko datuekin alderatuz gero, 18 kontratu gehiago izenpetu dira. Hego Euskal Herrian egindako 106.608 kontratuetatik 9.732 soilik izan ziren mugagabeak; %9,13, alegia.
Datuak:
Araba: 20.431 langabe. Otsailarekiko: -74 (%-0,36). Iazko martxoarekiko: -1.981 (%-8,84).
Bizkaia: 73.402 langabe. Otsailarekiko: 274 (%0,37). Iazko martxoarekiko: -4.872(%-6,22).
Gipuzkoa: 33.331 langabe. Otsailarekiko: -271 (%-0,81). Iazko martxoarekiko: -4.140 (%-11,05).
Nafarroa: 35.910 langabe. Otsailarekiko: -178 (%-0,49). Iazko martxoarekiko: -4.443 (%-11,01).
Hego Euskal Herria: 163.074 langabe. Otsailarekiko: -249 (%-0,15). Iazko martxoarekiko: -15.436 (%8,64)