Janaria banatzen duten enpresek eta Jaurlaritzak EAEko behi esnea «kalitate handiko produktu» bezala kontsumitzea bultzatzeko akordioa sinatu zuten atzo.
Alcampo, Amaika, Carreofour, Ceal, Champion, El Corte Ingles, Erkoreka, Eroski, La Kompra Netto, Sabeco, Super BM, ENBA eta Jaurlaritzako Nekazaritza eta Arrantza sailburu Gonzalo Saenz de Samaniegok sinatu zuten akordioa. Orain konpromiso zehatzak bete beharko dituzte. Orotara 300.000ko inbertsioa egingo da kanpainan.
Esnearen esportazioak laguntza beharra duela esan zuen Samaniegok. Orain hamar urte 6.000 esne ustiapen zeuden, eta orain berriz 1.400.
EHNEk «egokitzat» jo zuen akordioa, «esneari dagokion tratu zuzena emateko». Baserritarrentzat prezio duinak aldarrikatu zituzten ere.>
Behi esnearen kontsumoa bultzatuko du sektoreak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu