Behi esnearen prezioari buruzko negoziazioak berriro hastea onartu zuten atzo esnetegiek. Datorren astean bilduko dira, beraz, Frantziako eta Ipar Euskal Herriko ekoizleen ordezkari FNSEA, JA eta FNPL sindikatuekin. Hori dela eta, abiatua zuten boikota gelditzea erabaki dute ekoizleek.
Sektoreko kooperatiba eta industria zenbaitek segurtatu diete prezioaren emendioa onartuko dutela. Hain zuzen, negoziazioak berriz hasteko ekoizleek ezarri ultimatuma atzo bukaturik, Bel, Sodiaal, Bongrain, Lactalis eta Laita esnetegien egoitzetara joan ziren hiru sindikatuetako ordezkariak. Belek %10eko emendioa onartu du; Lactalisek ere bai, baina «baldintzapean»; Bongrainek ere emendio «esanguratsua» segurtatu die. Sodiaal eta Laitari dagokionez, emendioa aipatu die, baina inolako zehaztasunik eman gabe.
Aitzineko asteazkenean ez adosturik, bien arteko bilerak bertan behera gelditu ziren. Ekoizleek %10eko emendioa eskatzen dute, tonako 30 euro ingurukoa. Gaurko egunean, mila litroko 303 euro jasotzen dute laborariek; tonako 321 euroko paga eskatzen dute.
Iaz, ELB eta APLI esne ekoizle independenteen erakundeak bultzaturik, bi asteko greba egin zuten Ipar Euskal Herriko ekoizleek. Frantzian eta Europan ere egin zen protesta. Guztira, Europako grebalariek 500 milioilitro esne utzi zituzten banatu gabe.
Behi esnearen prezioaz berriro negoziatzen hastea onartu dute esnetegiek
Datorren astean bilduko dira negoziatzeko; anartean, FNSEA, JA eta FNPL sindikatuek abiatu boikota utzi dute
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu