Irudia. Londres
BELAUNALDI BATEKO «GREBA HANDIENA»
Erresuma Batuko Gobernuak onartu behar izan du funtzionarioekpentsio sistemaren erreformaren kontra atzo egindako grebak arrakasta izan duela. Datu ofizialek erakusten dute hori: hiru eskola publikotik bi itxita egon ziren Ingalaterran; Eskozian eta Galesen, ia denak; Ipar Irlandan, erdiak. Lau operaziotik bat, bertan behera; autobusik eta trenik ez Ipar Irlandan; eta protesta jendetsuak kaleetan. «Belaunaldi bateko greba handiena izan da», TUC sindikatuaren arabera. David Cameron lehen ministroak, berriz, eragina gutxietsi du, «petardo bustia» izan dela esanez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu