Legazpin (Gipuzkoa) lantegia duen Bellota enpresak Lan Erregulazio Espedientea aurkeztu dio enpresa komiteari. Horrekin, Legazpiko lantokiko 574 langiletik 271ri eragingo dioten neurriak hartzea dute buruan.
Ekainean jarriko litzateke indarrean espedientea, urte bukaerara arte luzatuz. Eguneko lanorduen %50ari eragingo dio eta esku herremintak egiteko kate guztiei eragingo die. Bulegoetan eta administrazio lanetan %20eko murrizketa ekarriko du.
EkoNOMIA
Bellota enpresak Legazpiko lantegiko 271 langileri eragingo dien Erregulazio Espedientea aurkeztu du
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu