arrantza

Berdelaren kuota bi astetan amai daiteke

Arrantzaldiaren lehen egunean milioi bat kilo arrantzatu dute. Itsasontzi bakoitzak 8.000 kilo har ditzake egunean.

2012ko otsailaren 22a
09:04
Entzun

Milioi bat kilo berdel arrantzatu dute arrantzaldia zabaldu den egunean. Itsasontzi bakoitzak 8.000 kilo arrantza ditzake gehienez, hala ere, lehen egunean itsasora irten diren itsasontzi kopuru altua kontuan hartuta, kuota bi astetan amaitu daitekeela ohartarazi dute. Hori horrela balitz, arrantzaleek antxoa arrantzatzea besterik ez lukete izango.

Ondarroan (Bizkaia) 500.000 kilo arrantzatu zituzten, 56 itsasontziren laguntzaz; Getarian (Gipuzkoa), aldiz, 200.000 kilo inguru. Hondarribian (Gipuzkoa) 150.000 kilo hartu zituzten, eta 20.000 kilo Pasaian (Gipuzkoa).

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.