Kutxabank

Bere ebazpena baliogabetzeko eskatuko dio Gipuzkoak Espainiako Auzitegi Gorenari

Gorenak agindu zuen Gipuzkoako Ogasunak 21 milioi euro itzuli behar dizkiola Kutxabanki, Kutxak aspaldian egindako Repsolen akzioen operazioaren harira.

xabier martin
2014ko apirilaren 15a
07:56
Entzun

Gipuzkoako Foru Aldundia bide juridiko guztiak agortzeko prest dago frogatzeko Kutxak bere garaian ez zituela zegozkion zerga guztiak pagatu. 1997tik 2004ra Repinves sozietatean bildutako Repsolen akzioen jabetzaren harira Gipuzkoako Ogasunak ikerketa abiarazi zuen aurreko hamarkadan, eta haren emaitza izan zen Kutxak 21 milioi euro zor zizkiola Ogasunari, operazio harengatik, 2001etik 2005 arteko sozietate zerga gisa. EAEko Justizia Auzitegi Gorenak ere arrazoi eman zion erakunde publikoari bankuaren aurrean, baina ez Espainiako Auzitegi Gorenak aurreko hilean. Hark agindu zuen Ogasunak ia 28 milioi euro itzuli behar zizkiola Kutxabanki, jasotako jatorrizko zerga eta haren urteetako interesak.

Gipuzkoako Foru Aldundiak Espainiako Auzitegi Gorenera joko du orain berriro Gorenaren beraren ebazpenaren "baliogabetasuna" defendatzeko. "Botere Judizialaren lege organikoak jasotzen du ebazpen bat eman duen epaitegiak berak ebazpen hori baliogabetzea", azaldu du Larraitz Ugarte aldundiko bozeramaileak. Urrats hori ematea erabaki dute aldundiko zerbitzu juridikoek, Espainiako Auzitegi Konstituzionalean babes helegitea jarri aurretik. Hura izango litzateke azken helegitea, Gorenak ez balu aintzat hartuko aldundiaren "baliogabetasun" eskaera.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.