Bergara-Zaldibia gasbide zatia egin du Naturgasek
BILBO. Bergara eta Irun arteko gasbidea handitzeko lanaren lehen zatia bukatu du Naturgasek. Bergara eta Zaldibia arteko zatia 30 kilometro luze da, 26 hazbeteko lodiera du, aurrekoak. Horri esker, egunean 19 Gwh garraiatu ahal izango ditu, aurrekoaren halako bi baino gehiago. Martxorako bukatu nahi du Zaldibia eta Villabona arteko zatia, eta 2010 hasierako Irun arteko bidea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu