Bergarako Tavex enpresak ateak itxi ditu, eta plantilan zeuden 64 langileren kontratuak eten ditu. Orain dela bi hilabete Txileko lantegia itxi zuen Tavexek, eta orduko horretan Chiguayanteko 370 langileak geratu ziren kalean.
Jean oihalak egiteko erabiltzen den denim ehuna egiten zuen Euskal Herriko azken enpresa zen Tavex, eta orain dela lau urte Brasilgo Santista Textil enpresarekin bat egin ondoren, ehun horretan lider bihurtu zen munduan.
2010eko bigarren hiruhilekoan fakturazioa asko handitu zuen, eta irailean 327,7 milioi euro fakturatu zituen, 2009an hil berean baino %40 gehiago. Zuzendaritzak ez du esan, ordea, zergatik erabaki duten enpresa ixtea. Kontratuen etetea negoziatuko du orain langile batzordeak.
EKONOMIA
Bergarako Tavex enpresak lantegia itxi du eta 64 langile kalean geratu dira
Azken hilabetetako datuak onak izan dira, baina zuzendaritzak ez du azaldu zergatik erabaki duen lantegia ixtea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu