Berlinek zergen murrizketa nola finantzatuko duen zehazteko eskatu du EBk

Erredakzioa
2003ko uztailaren 1a
00:00
Entzun
Gerhard Schoederrek Alemaniako kantzilerrak igandean iragarri zuen atzeraldi ekonomikotik ateratzeko duen errezeta: 2005erako iragarritako zergen murrizketa, datorren urtean ezartzea. Baina albistea zabaltzearekin batera, Europako Batzordeak Berlingo gobernuari galdegin dio nola finantzatuko duen murrizketa hori, Alemaniako defizit publikoa areagotzeko arriskua baitu.

Alemaniak ez ditu bete Europako Batasunak aurrekontuak orekan uzteko emandako etxekolanak. Aurten, hirugarren urtez jarraian, defizita Barne Produktu Gordinaren %3 goitik izan daiteke eta EBren zigor ekonomiko handi bati aurre egin beharko dio.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.