italia

Berlusconik euroguneko neurriak parlamentura eramango ditu, bozkatzeko

Italiako lehen ministroak berretsi du ez duela dimisiorik emango.

2011ko azaroaren 7a
15:56
Entzun

Silvio Berlusconi Italiako lehen ministroak gaur berriro esan du ez duela dimisiorik emango, baina jakinarazi du orain bi aste eurogunearekin lortutako akordioa parlamentura eramango duela, legebiltzarkideek neurrien alde edo kontra bozka dezaten.

G20 taldeak ostiralean iragarri zuen Italiako ekonomian esku hartzea erabaki duela, ikuskariak jarrita.

"Bihar estatuaren iazko kontuak bozkatuko ditugu, eta orduan Europako Batasunean eta Europako Banku Zentralean aurkeztutako gutunari buruzko konfiantza mozioa planteatuko dut", esan du Berlusconik gaur, Libero egunkarian. "Traizionatu nahi nauenaren aurpegia ikusi nahi dut".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.