Berlusconiren gisa

Joseba Barandiaran Andueza.
2009ko urriaren 8a
00:00
Entzun
Immunitatea gal dezake Silvio Berlusconik eta Ibex-35ek (-%0,81) ere galerekiko immunitatea galdu duela bistan da. Mozkin berrien denboraldia abiatu da: Banestok (=) aurreko urtean baino %15 gutxiago irabazi du urria bitartean eta kotizazioak mozkinen justiziapera makurtu behar dutela gogorarazi. Edurnezurik (-%1,6) eta Santanderrek (-%0,98) ere immunitatea galdu zuten, eta, horrelakoetan, bistan da indizearen gorria nagusituko dela. 2.446 milioiren salerosketarekin, FCCk (-%5,11) egurra jaso zuen akziotan bihurgarri diren 450 milioiren jaulkipen baten berri emateagatik. Santanderrek Brasilgo filialaren zatitxo bat salduz 1.430 milioiren gainbalioa lortu du. Eta Ferrovialek (+%1,88) eta Cintrak (+%1,6) azpiegituretarako mailegu merkeak lortu izana ospatu zuten. Esan nahi da akzio bakoitzak modu ezberdinean ospatzen dituela berri ezberdinak; txerritxo ehiztariek Berlusconizaletzat jo duten edo ez, horren arabera, again.



SOS Cuetara. SOS Cuetara enpresako (+%4,21) presidente ohiak, Jesus Salazarrek hain zuzen ere, CNMV egin du Espainiako Audientzia Nazionalean berari leporatzen dioten diru desbideraketaren erantzule. Julio Segura CNMVKo buruarekin bildu omen zen, lau kutxek haren elkarte bati egin behar zioten maileguaren berri emateko. Eta eragiketa hartan, SOS jaki enpresa espainiarrarenak ziren 212 milioi ere iritsi ziren Salazarren elkartera. Haren esanetan, administrazio kontseiluaren onespena zuen eragiketak. Hala eta guztiz ere, joan den apirilean enpresatik kanporatu zituzten Salazar anaiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.