Ezbeharra

Bermeoko arrantzontzi bat hondoratu da Kantabriako itsasertzean

Bermeoko (Bizkaia) 'Divina Pastora' arrantzontzia hondoratu da gaur goizaldean Kantabriako itsasertzean, San Vicente de la Barquera herritik 30 bat milia iparraldera. Lehendabizi Getariko (Gipuzkoa) 'Stella Maris' arrantzontzia jo du Bermeokoak, eta talkaren ondorioz hondoratu da. Arrantzale guztiak erreskatatu ahal izan dituzte, baina bat erietxera eraman behar izan dute zaurituta. Erredura arinak ditu.

2004ko abuztuaren 16a
16:01
Entzun
Hain zuzen ere, Santandeko (Kantabria) Valdecilla Ospitalean dago marinel hori, eta gorputzaren %5k dauka erreta. Nolanahi ere, erredurak arinak dira.

Getariko arrantzaleen laguntzaz erreskatatu ahal izan dituzte Bermeokoak.

Istripua zergatik eta nola gertatu den ikertzen ari dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.