Euskal auziaz elkarrizketari ekiteko eskatu dio Espainiako Gobernuari Friendship (laguntasun) taldeak eta Bernankeren hizketak ere laguntasun galanta eskaini zien atzo geure indizeei. Geureek ez zituzten galerak saihestu, Ibex-35ek %0,57 eta Bilbao-2000k %0,5 galdu baizuten; baina Europako gainontzekoek bai eta Ibex-35 %2 pasa galtzen ibili zen Bernankeren hitzen aurretik. Greziako greba orokorraz harago, interes tasek boladatxo batean baxu jarraituko dutela esan zuen Erreserba Federaleko buruak eta hori lasaigarria da errenta aldakorrarentzat; nola AEBetan, hala Europan ere. Euroa ere hauspotu zuen pittin bat aipamenak. AEBetan etxe berrien salmenta urtarrilean ustekabean jaisteak ez zuen askorik eragin. 2.118 milioiren salerosketarekin, OHL eta Sacyr %4na pasa jaitsi ziren baina %1na pasa galduz, bi banku handienek eragin zuten, nagusiki, laguntasunik eza. Edurnezuri (+%0,29) 17 euroan jezarri da.
Santanderrek (-%1,42) mila milioiren zorra jaulki du, bost urterako, mid-swap (euriborraren pareko) erreferentziarekiko %1,05eko gainsaria ordainduz. Ondorioa: epe luzerako dirua garesti dago Espainiako banku handientzat. Ezinezko txikientzat.
Iberdrolak (=) 2.824 milioi irabazi zituen iaz, aurreko urtean baino %1,3 gutxiago. Bere administrazio kontseilutik at mantentzen du ACS (-%0,43),akziodun handiena. Baina Sanchez Galan presidenteak ez du kontseiluen blindajeari buruz hitzegin nahi.
Bernankeren 'friendship'
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu