Ekonomiaren zikloekin elkarloturik doa garapen teknologikoa. Eta badirudi haren historia aurrera-prozesu etengabea dela, baina irudipenen gainetik egia da ziklo teknologikoak aurrera bai, boladaka doazela. Hain zuzen, azken bi mendeetan ziklo teknologikoen sintesi batekin abiatu zuen Juan Mari Otaegin atzo bere hitzaldia, Enpresaren erronkak ziklo teknologikoen ikuspegitik. Xedea argia zuen: aurreko zikloen esperientzian oinarrituta, egungo ziklorako epe laburrera eta datorrenerako epe luzera euskal enpresek dituzten erronkak finkatzea.
Aurrera begiratzeko duen betebeharra abilezia ere baduela erakutsi MCCko Kongresu Kooperatiboko presidente eta Euskadiko Kutxako presidenteak, begirada 2020. urtetik haratago botatzera ausartzeraino. Joan Mari Torrealdai Jakin aldizkariko zuzendari eta Martin Ugalde Foroko presidenteak berak ere besteak beste «estratega ona» zela azpimarratu zuen Otaegi aurkeztu eta agurtzerakoan. Juan Mari Otaegik azaldu zuen 50en bat urte inguru irauten duten ziklo edo bolada teknologikoetan bi epe bereiz daitezkela: Instalazio epea eta hedapen epea, eta bi horien tartean atzeraldiaren tartea legoke. Instalazio epean bi fase berei daitezke: Lehen fasea, oldarraldiarena,teknologia berriak70eko hamarkadaren hasieran softwarea, ordenagailuak, Internet eta telekomunikazio digitalakmikroelektronika merkearen bultzadari esker. Bigarren fase batean, finantzen eskutik frenesi edo eroaldia dator 2000. urtean eztanda egin zuen burbuila teknologikoa bezalakoa. Instalazio epearen bi fase horiek 20-30en bat urte hartuko lukete, gero atzeraldiari tartea bat uzteko hedapen fasearen aurretik. Eta hortxe, «arriskua pasata» hedapen fasearen hasieran daude gaur egun, Otaegiren ustez, euskal enpresak, beti ere aurreko ziklo teknologikoek izan dute bilakaera aintzat hartuta.Atzeraldia igarota, hedapen aroaren hasieran izatea albiste ontzat jo zuen Otaegik enpresentzat, epe horretan balioak iraunkorragoak eta ongizatearen hurbilagokoak baitira. Gainera, euskal enpresen kasuan bakearen aroa ere zabaltzen dela azpimarratu zuen, eta enpresak bi aldagaiak uztartzera deitu zituen. Kapital finantzarioaren lekua kapital produktiboak hartutakoan, adibidez, egun hasi berri dugun informatika teknologien hedapen epe horrek ere bi fase izango ditu. Lehenengoa sinergiarena izango da, eta bigarrena teknologiaren heldutasunarena.Eta informazioen teknologikoaren zikloa bere heldutasun fasera iristen ari den aldi berean, beste ziklo teknologiko bat abiatuko da ziurrenez epe eta fase berdinekin egiaz, abiatzear dago: NBICs teknologiak dirabio, nano, info eta cogno .
Konfiantza, errespetua eta malgutasuna
Gauzak horrela, bi erronka garbi dituzte aurrean euskal enpresek, Otaegiren aburuz. Batetik, produktuak «gaztetzea», epe laburrera, eta bestetik, berrikuntza mekanismoak behar bezala erabiltzea abiatzen ari den ziklo berriaren olatua behar bezala hartzeko.
Zertarako produktuak gaztetu? «Gu ondo eta kalitatez ekoizten gara onak», esan zuen Otaegik euskal enpresei buruz. Hots, produktibitatea eraginkorra den produktuaren fasean ekoizten eta ez, adibidez, kostu merkeetan. Horregatik, produktuaren azken zikloa kostu murritzena deslokalizatzea litzateke irten bide bat, eta «produktua gaztetzea», alegia produktibitatearekin eraginkorra den fasera itzultzea (balio erantsi batekin adibidez) ahal bada. Hori berrikuntzarekin lortuko da eta berrikuntzarekin erdietsiko da baita ere ziklo berrirako prestatuta egotea, horrek sektore berriak zabaldu eta lanpostuak ekarriko baititu Euskal Herrira. Berrikuntzaren erronka horretan, besteak beste, elkarlanerako balioak aldatu beharko direla uste du Otaegik: «Konfiantza, errespetua eta malgutasuna indartu beharko ditugu, ez dira eta horiek balore landuenak gure artean».
Berrikuntzaren ezinbestekotasuna defenditu du Juan Mari Otaegik
Euskal enpresek dituzten erronkak azaldu zituen MCCko eta Euskadiko Kutxako presidenteak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu