EkoNOMIA

Bertan behera utzi dute Bilbobuseko greba, akordioa lortuta

Langileek gaurko eta astearterako zuten deituta lanuztea. Gauerdian egin dute batzarra, eta ia denak hitzarmenaren alde agertu dira.

2009ko ekainaren 26a
09:48
Entzun
Bilbobus autobus zerbitzuan gaurko deituta zuten greba bertan behera uztea erabaki du Veolia enpresako batzordeak, langileen gehiengoak ontzat jo duelako zuzendaritzarekin lortutako aurreakordioa. Aurreko asteetan hainbat aldiz egin dute greba.

Gauerdian egin dute batzarra beharginek: 214 langile akordioaren alde agertu dira, 29 kontra, zazpi boto zuri izan dira eta hiru baliogabe.

Martitzenerako ere deituta zuten Bilbobusen lanuztea, eta deialdi hori ere utzi egin dute.

Lehen lortutako lan baldintzak bete ez izana leporatzen zioten beharginek Veoliari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.